Laguntza behar duten autonomoen ardura Udalak dauka, eta mendekoena, Aldundiak. Hori jakinik, hona zerbitzuetara bideratutako kopuruak: etxerik etxeko laguntza zerbitzuarendako, 11.481 euro; telelaguntzarako, 321 euro; pentsioendako, 1.948 euro; oinarrizko errentarako, 6.312 euro; banakako dirulaguntzendako, 971 euro; eta ezinduen laguntza teknikoaren kudeaketarako, 132 euro. Hortaz, guztira, 21.165 euro gatzagarrendako.
Argibideak herritarrei
Gatzagan etxerik etxeko laguntza jasotzen duen pertsona bakarra dago, eta telelaguntza dutenak, lau. Eskoriatzako eguneko zentrora ez da inor joaten, eta zahar etxean ere ez dago gatzagarrik. Kontuan hartuta baserri asko daudela herritik aldenduta, eta horietan adinekoak bizi direla, Ainara Gabilondo gizarte laguntzaileak dio oso gutxi direla laguntza eskaera egin dutenak. Horregatik, Gizarte Zerbitzuak eskaintzen dituen laguntzen gaineko argibideak emango dizkiete laster herritarrei.