2008ko Udal aurrekontuaren onarpena martxora atzeratu dute

Mirari Altube Arrese 2008ko ots. 15a, 11:38
Ohiko osoko bilkura egin zuen Gatzagako udalbatzak eguaztenean, hilak 13. 2008ko Udal aurrekontua gertatzen dabiltza, baina ezin izan dute ondo gertatu, eta azkenean, martxora atzeratzea erabaki dute.

Eusebio Villar alkateak lehenbailehen onartu gura du 2008ko aurrekontua, baina aurrez gertatu egin behar: "Aurrekontua onartu barik inbertsiorik ezin dugu egin, eta ez ohiko osoko bilkura deituko dugu martxoan lehenbailehen onartzeko".


Eguazteneko osoko bilkuran hauteskunde-mahaian egon beharko duten herritarrak hautatu zituzten zozketa bidez –hiru titular eta beste sei ordezkoak–. Egunotan jasoko dute deialdia hautatutakoek, eta ondoren erreklamazioak egiteko epea izango dute, hilaren 23 arte.
Bestalde, abal bi itzultzea onartu zuten eguaztenean. Soran jauregia erosterakoan jarri zituzten abalok, eta lanak aurrera doazela ikusita –teilatua egiten bukatu dute– aurrez jarritako dirua itzultzea erabaki zuen Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak