2008ko udal aurrekontua eztabaidatuko dute gaur osoko bilkuran

Mirari Altube Arrese 2008ko apirilaren 10a

Ohiko osoko bilkura egingo du Gatzagako udalbatzak gaur, hilak 10, 18:30ean. Hainbat gairen artean 2008rako gertatu duen udal aurrekontua eztabaidatu eta onartuko du.

Aurrekontuarekin batera beste gai batzuk ere eztabaidatuko dituzte: bigarren faseko azpiegitura lanak egiteko lursailak erostea; Gatzagako mendia izeneko erabilera publikoko lurretan larretzea arautzen duen ordenantza aldatzea; Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea; eta Euskal Herriko Gehitu Elkarteak aurkeztutako adierazpen proposamena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak