Astelehenean zabaldu zituzten ludoteka eta liburutegia, eta bete-betean asmatu zuten Gureleko kideek. Izan ere, iritsi da eguraldi narrasa eta Gatzagako ume zein gaztetxoek arratsaldea pasatzeko leku bikainak aurkitu dituzte. Txikienak saltoka eta jolasean eta nagusiagoak liburuei begira edo etxerako lanak egiten norberak bere lekua topatu behar. Alazne Diaz aretxabaletarraren begiradapean ez dira aspertuko ekaina bitartean.