Gatza izan zen protagonista Gatzagako San Milixan jaian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2006ko aza. 13a, 11:11
Gatzagako Eugenio Otsoa gatz museoak dorla berria estreinatu zuen atzo. Udalak museoko dorla egokitzea erabaki zuen, eta, hain zuzen, San Milixanetako jaia aukeratu zuten dorla berria martxan jartzeko.

Gatz gorria

Gatz gorria

Orain arte gatza ekoizteko modurik ez zegoen. Hala ere, prozesu guztia erakusten zuten museoan. "Orain, dorla berriarekin, gatza ekoizteko aukera izango dugu", adierazi zigun museoko arduradunak. Atzo, gatz gorria ekoitzi zuten: "Burdin urarekin egiten den gatzak kolore gorria hartzen du. Gaur gatz gorria ekoitzi dugu eta jendeari asko gustatu zaio".

Jende ugari hurbildu zen gatz museora eta arrakasta handia izan zuen dorla berriaren funtzionamenduak.

Gatzezko txokolatea

Bestalde, Oñatiko Klaxk txokolate elkartekoak arduratu ziren gatzezko bonboiak egiteaz. Haiek ere pilotalekuan jarri zuten txokolate postua. Herritarrek gatz ureko iturritik hartutako uretik gatza jaso zuten etxean eta Klaxk elkartekoek gatz hori erabili zuten txokolatea egiteko. Jakin-min handia piztu zuen gatzezko txokolateak San Milixan jaian. Jendeak gatzezko txokolateak zer-nolako gustua duen jakin nahi zuen eta batek baino gehiagok sorpresa hartu zuen. Hainbat motatako txokolatea egin zuten: zuria, beltza eta almendrazkoa, besteak beste.

Sorginak emakume taldekoak ere lan eta lan eritu ziren taloak egiten. Giroa aproposa zen taloa jateko eta jendeak gogoz hartu zuen txorizo taloa sagardo baxoerdiarekin.

Kultura zinegotzi Jon Sasiain gustura geratu zen jaiak izan zuen erantzunarekin. Aurten gatza izan da jaiaren ardatz eta suak eta txokolateak egin diote lagun egun handian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak