Arratsaldetan zabalduko dute Pilar kaleko KZgunea azaroan, eta ikastaro bi egingo dituzte hil honetan. Astelehenean, hilak 6, izango da lehenengoa, Euskara ziberespazioan, eta Aitor Madrid arduraduna hurreratuko da erakustera. Ikasle zein gurasoentzat da aproposa eskolako eguneroko etxerako lanetan lagundu ahal izateko seme-alabei. 18:00etatik 20:00etara izango da, euskaraz.
Bigarren ikastaroa hilaren 20an egingo du Aitorrek. Justiziaren gainekoa izango da, eta bertako hizkera hobeto ezagutzeko oinarrizko urratsak erakutsiko dizkie hurreratutakoei. Herritarrek dituzten eskubideen gainean ere jardungo dute: hiritar zineztatua, judizioko enkantea, dohaineko justizia eta beste hainbat kontu. 18:00etatik 19:00etara bitartean izango da ikastaroa.
Ikastaro egunetan 16:00etarako KZgunean egongo da Aitor, hortaz, Interneten gaineko edozein zalantza argitzera jo dezakete herritarrek. Bestalde, IT txartela eskuratzeko azterketarik ez dute antolatu Gatzagan, baina inguruko herrietan zein egunetan dituzten jakinaraziko die Aitorrek interesatuei.