Udaletxe alboko hiru zuhaitzak bota dituzte

Mirari Altube Arrese 2006ko urriaren 26a

Udaletxe alboan dagoen parkean zeuden hiru zuhaitzak bota zituzten zapatuan, urriak 21. Parke alboko etxebizitzan urarekin arazoak zituztelako erabaki zuen Udalak zuhaitzok botatzea.

Zortzi lagun elkartu ziren botatzeko. Udaletxea, parrokia eta etxebizitza baten artean zeuden hiru pinuak, eta handiak baziren ere ez zuten ezustekorik izan. Udalak orain hilabete batzuk hartu zuen botatzeko erabakia alboko etxean arazoak sortzen zebiltzalako zuhaitzon sustraiak. Orain parkeko lurra jasoko dute ura nondik sartzen den ikusteko, eta etxeko hormari asfaltozko geruza jarriko diote. Ondoren egurrezko hesia kendu eta harrizko horma eraikiko dute parkean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak