Ludoteka datorren hilabetean zabaltzeko, hezitzailea behar dute Gurel elkartekoek. 3-6 urte bitarteko umeekin lan egingo luke egunean ordubetez, 17:00etatik 18:00etara. Interesa dutenek Gureleko Itsaso Eginori deitu behar diote (943 71 53 32).
Bestetik, 6 urtetik gorakoak KZgunera bideratzea pentsatu dute, baina horretarako begiralea beharko dute. Kontu hori astean barrena lotu gura dute.