Bederatzi lekuko taxi-busa hasi da lanean

Goiena 2006ko ira. 25a, 12:30
Gaur hasi da lanean bederatzi leku dituen taxi-busa. Eta datorren asteburuan hasita Pesa konpainiako autobusak pasatuko dira Gasteizerantz, eta alderantziz.

Taxi-bus zerbitzu osatuagoa

Taxi-bus zerbitzu osatuagoa

Elgetako eta Gatzagako herritarrek erabiliko dute taxi-busa eta ordutegia bi herrien eskaeretara moldatu dute.

Gaur, astelehena, bederatzi lekuko taxi-busa lanean hasita, orain arte Eskoriatzatik herrira etortzen zen taxiari agur esango diote.

Taxi-busa bakarrik ez, asteburuetan Gasteizerantz joan-etorriak egiten dituen hainbat autobus herritik pasatzea ere lortu du Udalak. Aldundiari egin zion eskaera alkateak, eta hark Pesa konpainiarekin adostu du.

Autobusaren ordutegia

Gatzaga-Gasteiz Astelehenetik zapatura: 08:50 15:50 Domeka eta jaiegunak: 09:50 15:50

Gatzaga-Eskoriatza Astelehenetik zapatura: 12:55 20:55 Domeka eta jaiegunak: 12:55 20:55

Arrasate-Gatzaga Gau-txoria zapatuetan: 01:45 04:20

Taxi-busaren ordutegia

Eskoriatza: 07:00 10:50 15:50 19:50

Gatzaga: 07:10 11:00 16:00 20:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak