Orain arte udaberrian egin izan duten irteera atzeratuta zeukaten "Sorginek", eta irailaren 23 eta 24an egingo dute. Zapatu goizean aterako dira Gatzagatik autobusean, eta Baionatik Paue hirira bidean dagoen Salies de Bearneko gatz ekoizpena ezagutuko dute. Iluntzean Hondarribira joango dira lo egitera, eta domekan Hendaia bisitatuko dute txalupan. Zumaian bazkaldu ostean etxerako bidea hartuko dute.
Izena lehenbailehen ematea gura dute Sorginak taldeko antolatzaileek, hortaz, interesa duten emakumeek dei egin diezaiotela Mari Karmeni: 943 71 50 04.