Erretiratuek Maulandan bazkalduko dute aurten

Leire Kortabarria 2006ko irailaren 12a

Aurten, berritasun moduan, jaietan Udalak erretiratuendako antolatzen duten bazkaria Maulanda jatetxean izango da. contributors:

Andramari jaiak bukatzeko, urtero bezala, erretiratuek batera bazkaltzeko aukera izango dute. Hilaren 17an, domeka, izango da bazkaria. Aurtengo berritasuna da Eskoriatzako Maulanda jatetxean izango dela, elkartean izan barik. 14:30ean izango da.

Honako menua antolatu du Udalak: urdaiazpikoa, txorizoa, frijituak, bakailoa, mingaina eta postre-dastatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak