Jaiak bete-betean

Mirari Altube Arrese 2006ko ira. 8a, 13:16

Atzo, irailak 7, hasi zituzten Andramaixak Gatzagan eta domekara bitartean jai giro bikaina izango dute. Gaur, Andramari eguna, 12:30ean meza nagusia izango dute Eskoriatzako abesbatzak lagunduta.

Hona jaietako egitaraua:

Irailak 8, egubakoitza:

  • 11:30ean, otxandiarrei ongietorria.

  • 12:30ean, meza nagusia Dorletako santutegian Eskoriatzako abesbatzarekin.
  • 17:00etan, otxandiarren eta gatzagarren arteko lehia: pilota partiduak, sokatira...
  • 23:00etan, rock kontzertua: 23F, Arian Rod, Recinto 19 eta Emboscada.

Irailak 9, zapatua:

  • 05:00etan, adardunak eta poniak.

  • 10:00etan, herri kirolak: trontza, txinga-eruetea, artaburu-batzea, zaku lasterketa, sokatira, orga jokoa, fardo jaurtiketa...
  • 11:30ean, zezen txikiak eta poniak.
  • 12:30ean, trialsin erakustaldia.
  • 14:00etan, mus txapelketa helduentzat eta jolas parkea umeentzat.
  • 20:00etatik 21:30era, Eurittanttak taldearen saioa.
  • 21:30ean, herri afaria. Txartelak Labidean dituzte salgai.
  • 23:30ean, Drindots taldearekin jaialdia.

Irailak 10, domeka

  • 21:30ean, IV. mendi bizikleta zeharkaldia txiki eta nagusientzat.

  • 12:30ean, meza Dorletako santutegian.
  • 13:30ean, poteoa herriko trikitilariekin.
  • 17:30ean, pilota partiduak.
  • Bukatutakoan dantzaldia Gora taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak