Gasa etxeetan sartzeko lanak hasiko dituzte

Mirari Altube Arrese 2006ko ira. 1a, 13:41
Herriaren ezkerreko aldean gas hodiak jartzeko lanak bukatu dituzte, eta hil honetan bertan etxeetan sartzen hasiko direla uste du Udalak. Gainerako kaleetan sartzeko proiektua ere onartu dute.

Ur eta saneamendu hodiak berritu eta gasa sartzeko lanak aurrera doaz Gatzagan. Lehenengo faseko lanak bukatu dituzte, hau da, herriaren ezkerreko aldeko lanak, eta gasari dagokionean orain etxeetan sartzen hasiko dira. Ur-andelaren alboan jarri ditu bi erregai-tanga Repsol enpresak eta bertatik banatuko du gasa etxeetara. Antza lehenago egin gura zituzten etxeetako lanak, baina arazoak izan dituzte tangekin eta atzeratuta dabiltza. Hala ere, alkateak uste du irailean hasiko direla etxeetan sartzen eta aurtengo negurako gasa izango dutela herritar horiek.

Bestalde, bigarren eta hirugarren faseetako lanen proiektuak abuztuan onartu dituzte. Dirua behar du Udalak orain, lanok egiteko, eta Jaurlaritzako berrien zain dago. Lortuz gero datorren urtean egingo lituzke lanok, eta herritar gehienek izango lukete gasa. Gainera, baserrietaraino gasa eramateak daukan kostua aztertzen dabil Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak