Jaietako berrikuntzetako bat trialsin erakustaldia izango da. Diego Barrio, munduko junior txapelduna, izango da erakustaldian.
Aurten Dorletara bizikleta igoera aurreratu egin zutenez, jaietarako beste ekintza hau antolatu dute zaleendako.
Herri afaria
Beste ekitaldi indartsu bat herri afaria izango da. Hori ere zapatuan egingo dute. Bigarren urtez antolatu dute, iaz arrakasta handia izan zuelako.
Herriko jaiak irailaren 8an, egubakoitza, hasiko dira, raflen ezkil emanaldiarekin, etxafleroekin eta bonba japoniarrekin, 18:00etan.