Autobus bakarra pasatuko da Gasteiz alderantz abuztuan barrena

AstelehenekoGoienkaria 2006ko uztailaren 26a

Pesa enpresako autobusaren ordutegiak aldaketa izango du abuztuan. Egunean bi autobus pasatzen dira orain Gasteizerantz, baina abuztuaren 1etik 31ra bakarra helduko da: 15:30ean.

Gasteiztik Gatzagara, ostera, lehen bezala bi etorriko dira: 12:55ean eta 20:55ean. Gau-txoriak jarraitu egingo du abuztuan. Eskoriatzatik pasatuko da Gatzagarantz: 01:55ean eta 04:30ean.

Taxi-busaren ordutegiak, aldiz, ez du aldaketarik izango, Udalak jakinarazi duenez. Eskoriatzan aterako dira Gatzagara: 11:30ean eta 19:00etan; eta Gatzagatik aterako dira Eskoriatzara: 11:40an eta 19:10ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak