Kultura Saila hasi da iraileko Andramari jaietako egitaraua gertatzen

Goiena 2006ko uzt. 10a, 11:12
Irailaren 7tik 10era ospatuko ditugu Andramari jaiak, eta abuztua bitartean Kultura Sailak lotuta utzi gura ditu ekitaldiak oporrak hartu aurretik. Herri afaria eta pilota partiduak iaz bezala, baina berrikuntzak ere egingo dituzte; mendi bizikleta zeharkaldia, esate baterako.

Mendi bizikleta zeharkaldia

Mendi bizikleta zeharkaldia

Iaz arrakasta izan zuten ekitaldiak errepikatzeko asmoa daukate Kultura Sailean, baina berrikuntzak ere egongo dira aurtengo jaietan. Irailaren 8an, Andramari egunean, ez da aldaketarik egingo; meza eta otxandioarrei ongietorria izango dira eguneko ekitaldi nagusiak. Rock kontzertua ere egongo da, eta herriko gazteak dabiltza zein talde ekarri antolatzen.

Irailaren 9a, zapatua, umeen eguna izango da, eta gauerako herri afaria antolatuko dute. "132 lagun elkartu ginen iaz eta oso giro polita sortu zen; hortaz, errepikatzeko asmoa daukagu", dio Jon Sasiain zinegotziak. Eta domeka, irailak 10, kirolari eskainitako eguna izango da. Urrian egin izan den mendi bizikleta zeharkaldia egingo dute, eta pilota partiduak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak