Jon Pena bizkaitarra nagusi Dorletako ama proban

A.G. 2006ko uztailaren 3a

Alfus taldeko Jon Pena nagusitu zen Gatzagako proban atzo, domeka. Txirrindulari bizkaitarrak 2.36:52ko denbora behar izan zuen lasterketa amaitzeko.

Proba 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariei zuzenduta zegoen. Gatzagako plazan 90 txirrindularik eman zuten izena eta horietatik 54 iritsi ziren helmugara.

Gatzagako helmugara bakarrik iritsi zen Alfus taldeko mutila. Bigarren Caja Ruraleko Mikel Nieve sartu zen, 1:14ra. Hirugarrenak, Camargoko Alberto Fernandezek, zortzi segundo gehiago behar izan zituen helmugan.

Hala, Gatzagako plazan izan zen sari banaketa. Jon Penak bi sari eraman zituen: txapeldunaren saria eta baita mendiko saria ere. Taldekako saria, berriz, Caja Rural taldearentzat izan zen.

Debagoiendarren artean, Cafe Baque taldeko Xabier Aranguren sailkatu zen lehenengo. Aranguren 20. postuan sartu zen, 2:41:34ko denbora eginda. Antolatzaileak gustura geratu dira lasterketak izan duen erantzunarekin. Iaz 19 pertsona besterik ez zen izan Dorletako proban. Beraz, egun aldaketak mesede egin dio lasterketari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak