San Martin eguna eta txirrindulari proba uztailaren 2an

Mirari Altube Arrese 2006ko eka. 29a, 14:56
Uztaileko lehenengo domekan egiten dute San Martin ermitako ospakizuna gatzagarrek, eta aurten ere lagun asko elkartuko dira uztailaren 2an. Jai eguna aprobetxatuta 28. Dorletako Ama txirrindulari proba egingo dute.

Etxafuego hotsek emango diote hasiera ospakizunari Goierri auzoko San Martin ermitan, eta 12:30ean, meza esango dute. Gatzagan bizi direnekin batera kanpotarrak etorriko dira ermita ingurura garai baten egiten zuten antzera. Meza ostean mokadutxoa eskainiko dute: pintxoak eta ardo freskoa. Batzuk jaten geratuko dira, beste batzuk aspaldiko lagunekin kontu kontari, eta dokean jokatzera joango denik ere egongo da. Izan ere, ohiturari jarraituz doke txapelketa egingo dute ermita inguruan. Izena ez da aurrez eman behar, hortaz, jokatzen dakien edonor hurreratu ahal izango da.

Txirrindulari lasterketa

Herrian ere egongo da zerikusia uztailaren 2an. Orain arte Andramari jaietan, irailean, egin izan den txirrindulari proba aurreratzea erabaki dute antolatzaileek, eta domekan jokatuko dute. 23 urtez azpiko eta elite mailako gazteak elkartuko dira 10:00etan, Gatzagan, Dorletako Ama 28. txirrindulari probari hasiera emateko. Bailaran gora eta behera hainbat buelta egin ostean, 12:40 inguruan bukatuko dute lasterketa txirrindulariek herrian bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak