Agur esan zioten barikuan ludotekari

A.G. 2006ko ekainaren 26a

Udan atseden hartzeko, ateak itxi zituen egubakoitzean Leintz Gatzagako ludotekak. Hala, neska-mutikoei agur esateko jaia antolatu zuten San Migel plazan.

Umeek ondo baino hobeto pasatu zuten: desfilea egin zuten, musika izan zuten eta baita txokolate jana ere. Jaia ez zen, baina, umeendako soilik izan, bertaratu ziren gurasoek ere ondo baino hobeto pasa zuten eta baita tripa bete ere han banatu zuten txokolate beroarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak