Sardinak eta saiheskia San Juan bezpera ospatzeko

Mirari Altube Arrese 2006ko eka. 23a, 14:16

Azken urteotako ohiturari jarraituz sardinak, saiheskia eta hirugiharra gertatuko dituzte pilotalekuan, 20:00ak inguruan, eta 22:00etan sua piztuko dute.

Ohiturari eutsi gura diote Gatzagan ere, eta San Juan bezpera ospatuko dute gaur, egubakoitza, 20:00etan hasita.

Jose Ignazio Beloki eta bere ingurukoak dira sardinak, saiheskia eta hirugiharra gertatzeko ardura daukatenak, eta goxo-goxoak gertatuko dituzte pilotalekuan jarritako parrilletan. Horiei lagun egiteko ardoa eta freskagarriak eskainiko ditu Udalak. "10 edo 15 lagun elkartzen ziren garai baten sardinak eta saiheskia jatera, baina azken urteotan 100 bat herritar hurreratzen da", dio Jon Sasiain kultura zinegotziak. "Gehienak kalean bizi direnak izan ohi dira, baina baserrikoentzat ere bada".

Bapo jan ostean musika jarriko dute Udalaren musika-ekipoari esker. Sua derrigor egon behar San Juan bezperako gauean, eta 22:00ak inguruan piztuko dute San Migel plazan jarritako enbor eta abar piloa. Txar guztiak erreko dituzte bertan gatzagarrek, eta sua itzaltzen doan heinean musikak hartuko du lekua herrian. Parranda gura beste luzatzeko aukera izango dute urteko gaurik luzeenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak