Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskotren enpresako autobus batek su hartu du Arlaban gainean 13:45ean. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, autobusa kixkalduta gelditu da, matxura baten eraginez, su hartu ostean. Hala ere, errepidetik kanpora dago, beraz autoen joan etorrian trabarik ez du egiten. Bestalde, ezbehar horretan inor ez da zauritu.