Pintxo eta kazolita ikastaroa ekainaren 19an hasita

Mirari Altube Arrese 2006ko eka. 16a, 14:29
Astelehen eta eguaztenetan emango dituzte eskolak uztailaren 12a bitartean, eta Donostiatik etorriko dira sukaldariak pintxoak eta kazolitak zela egin erakustera. Labidean eman behar da izena.

Pintxo eta kazolita goxo-goxoak zela egin jakin gura duenak paregabeko aukera dauka astelehenean hasita. Ikastaroa antolatu dute Jaurlaritzako eta Europako dirulaguntzei esker, eta CEBANC-CDA enpresa arduratuko da eskolak emateaz. Hala, Donostiako sukaldariak hurreratuko dira Gatzagaraino azalpenak eman eta pintxo eta kazoliten gaineko sekretu guztiak erakusteko.

Eskolak astelehenean hasiko dituzte, ekainak 19, eta astelehen eta eguaztenetan izango dira uztailaren 12an bukatu arte. Toki Eder elkarteko sukaldean jardungo dute lanean izena ematen dutenek, 18:00etatik 20:30era bitartean. Taldetxoa osatu gurako lukete ikastarorako; horretarako eman izena Labidea dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak