Ekainaren 12an hasiko da autobus zerbitzua herritik pasatzen

A.G. 2006ko ekainaren 5a

Martitzenean baieztatu zioten Foru Aldundiko arduradunek Joxerra Perez alkateari berria: autobusa ekainaren 12an hasiko da pasatzen Gatzagatik. Goizean bi pasatuko dira eta arratsaldean, beste bi, astelehenetik egubakoitzera bitartean. Eta asteburuetakoa lortzeko eztabaidan jarraitu beharko dutela adierazi zuen alkateak.

Ekainaren 10etik aurrera, bestalde, gau-txoria helduko da Gatzagaraino. Arrasatetik bueltan datorrena izango da, eta bi autobus etorriko dira, erabiltzaileak baldin badaude, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak