Eguaztenean elkartu ziren hainbat guraso datozen hilabeteotako ekitaldiak antolatzeko. Txatxilipurdik eskainitako proposamena jarri zuten mahai gainean: uztailean egiten dituzten udalekuak goizez egitea, eta ez arratsaldez, orain arte bezala. Horren arrazoia da Arrasateko udalekuekin batera lan egitea.
Txatxilipurdik hiru asterako egindako proposamena oso orokorra iruditu zaie gatzagarrei eta uztaileko egun bakoitzean zer egingo luketen jakin gura dute. Hori argitzera joango da Gureleko presidente Itsaso Egino Arrasatera astean.