"Badator autobusa" aldarrikatu gura du Garraio batzordeak

Goiena 2006ko api. 10a, 12:18
Aldundiak garraioaren gainean emandako azken berriak pozik hartu ditu Garraio batzordeak. Autobusa gero eta hurrago ikusten du, eta horren alde jarraituko du lanean.

Behin markesinak jarrita -lanak hasita daude-, horren ostean autobusak etorri beharko duela dio Garraio batzordeak. Gautxoria ere gero eta hurrago dago, Pesarekin lotu nahian dabilelako Aldundia; hortaz, hartutako bidea begi onez ikusi du batzordeak. Eman beharreko hurrengo pausoei jarraipena egingo diete batzordeko kideek, eta Aldundiari beste idatzi bat bidaliko diote hainbat kontu zehazteko. Era berean, esan gura diete Aldundiko kideei Debagoienean egingo diren hurrengo proiektuetan, tranbia esaterako, kontuan hartzeko Gatzaga.

Eskerrak herritarrei

Bukatzeko, herritarrei eskerrak eman gura dizkiete Garraio batzordeko kideek, egindako deiei -osoko bilkurara joateko eta sinadurak batzeko- gogoz erantzun dietelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak