Soran jauregia salduko du Udalak

Mirari Altube Arrese 2006ko martxoaren 29a

Lehiaketa bidez salduko du Udalak Soran jauregia edo Indianokoa. Oso egoera txarrean dago eta erosleak goitik behera zaharberritu beharko du. Eskaerak egiteko epea apiril bukaera arte dago.

Santiago kaleko 3. zenbakian dagoen Soran jauregia saldu gura du Udalak zaharberritu eta kontsolidatzeko. XVIII. mendekoa da, barroko eta neoklasikoen osagaiak ditu eta jauregiaren ertzetako bat apainduaz, armarria dauka. Lehiaketa bidez salduko du eta gutxiengo lizitazio prezioa 73.000 eurotan ezarri du. Martxoaren 14an egindako ez ohiko osoko bilkuran onartu zuen saltzea eta agiriak gura dituenak Gatzagako udaletxean eskatu behar ditu. Bestalde, martxoaren 29ko GAOn argitaratu zuten iragarkia eta apirilaren bukaera arte izango dute interesatuek eskaerak aurkezteko epea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak