Aldundiak emandako erantzuna jaso dute Garraio batzordekoek

MA-2 2006ko martxoaren 27a

Taxi-busa abian egon arren beste proposamen baten zain dago batzordea.

Otsailaren 13an elkartu zen Joxerra Perez alkatea Lurralde Antolamenduko diputatu Koldo Azkoitiarekin. Herritarren kezkak azaldu zizkion orduan, eta Garraio batzordeko kideek egindako idatzia eman. Hala, hilabetez egon dira berrien zain Gatzagan, eta orain heldu zaie aldundiaren erantzuna.

Alkateak bitartekari lanak egin ditu Aldundiarekin eta Garraio batzordeko kideei erantzuna emateko konpromisoa hartu zuen.

Taxi-busak abian jarraitzen du Gatzagan, baina, batzordeko kideen esanetan, Aldunditik beste proposamenen bat etortzea gurako lukete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak