10:00ak inguruan elkartuko dira plazan. Lanerako tresnak eskuan hartu eta herriko lorategi guztietatik pasatuko dira garbiketa lanak egiten: belar txarrak kendu, lur berria bota eta bazterrak txukundu.
Bihar egingo duten ekimenaren helburua da ondoren lore eta zuhaixkak landatzea. Horretarako, baina, aste batzuk itxaron beharko dituzte: "Belarrak kendu eta lurra botatakoan aste bete gutxienez itxaron egin behar da, edo behar bada aste bi. Gainera, loreak landatzeko oraindik goiz da", dio Jon Sasiain kultura zinegotziak.