Pilar kalean dauden hiru etxebizitza salduko ditu Udalak

MA-2 2006ko mar. 20a, 10:28
Bik 37 metro koadro dituzte eta 49 hirugarrenak. Gatzagako bizilagunek lehentasuna izango dute lehiaketan.

Udalarenak diren hiru etxebizitza sozial lehiaketa bidez saltzea erabaki zuen udalbatzarrak otsailean egindako osoko bilkuran. Astean, hilaren 14an, argitaratu dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean baldintzak, baina argibide gehiago edo agiriak eskuratzeko Gatzagako udaletxera joan behar da.

Jaurlaritzaren prezioa

Pilar kaleko 9. atartean daude hiru etxebizitzak. Bik 36,98 metro koadro dituzte eta hirugarrenak 48,61. Eusko Jaurlaritzak etxebizitza sozialendako ezarrita dituen eta 2005eko urriaren 1a ezkero indarrean dauden prezioak izango dituzte, hau da, txikienek 22.113,30 euro eta handienak 29.067,81 euro. Hainbat baldintza hartuko ditu kontuan Udalak erabakitzeko orduan: eskatzailea Gatzagan erroldatua egotea eta bertan bizitzea azken urtean, diru sarrerak 9.000 eta 15.000 euro artekoak izatea, eta beste batzuk.

GAOn argitaratu ostetik 26 egun izango dituzte interesatuek eskaera egiteko. Epea bukatu eta lehenengo eguenean zabalduko ditu Udalak aurkeztutako eskaerak, eta orduan erabakiko du etxeok zeini saldu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak