Zuhaitz Eguna, udaberriari ongietorria eta mendi irteera egitea erabaki du Gurelek

MA-2 2006ko mar. 13a, 10:22
Azken urteotan eskiatzera joan badira ere, udaberrian aurten mendi aldera egingo dute irteera. Apirilaren 1ean izango da, eta Urbasa, Opakua edo Gorbeia dira hautagaiak.

Batzarra egin zuen Gurel elkarteak udaberrian antolatu gura dituzten ekintzak zehazten joateko. Irteera eta data guztiak ez zituzten zehaztu, baina bai zer egin gura duten.

Zuhaitzak eta loreak landatu

Udaberria gainean dugula jakinik Zuhaitz Eguna egitea erabaki zuten. Pasa den asteburuan egitea aipatu zuten, baina Udalarekin adostekotan geratu ziren. Azken horren iritziz, ostera, agudotxo zen zapatua, basozainarekin egin behar zutelako berba zuhaitzok nondik ekarri eta non landatu erabakitzeko.

Martxoaren 25ean udaberriari ongietorria ospakizuna egingo dute, eta loreak landatuko dituzte herriko hainbat tokitan; Goiko plazan, esaterako.

Mendi irteera

Udaberrian, gainera, irteera egitea dute ohitura eta azken bi urteotan eskiatzera joan dira. Aurten mendira izango da irteera. Apirilaren 1ean egingo dute eta Urbasa, Opakua edo Gorbeia aipatu arren erabaki barik utzi zuten. Udako irteera, ostera, ekainaren 3an eta 4an egingo dute, eta hiru hautagai dituzte: Lekeitio, Gorliz edo Donostiako Aquariumean gaua pasatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak