Ohiturari jarraituz Sorginak taldeko emakumeak Gure Ametsan elkartuko dira zapatuan, otsailak 11, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bazkal ostean jolasak egingo dituzte iaz bezalaxe, eta musika ere izango dute dantzan egiteko; ezin ahaztu isuskiak banatuko dizkietela taldeko hiru kideri. Urtean zein ekintza antolatu eta nora egin irteerak ere erabakiko dute elkartzen direnek.
Bazkarira joateko Labidea dendan eman behar da izena.