Hotza da gero Gatzagako frontoia, baina umeek ez zuten hotzik sentitu zapatu arratsaldean. Marrazkiak eta txapak egin zituzten batzuk eta jolasak beste batzuk, eta gustura baino gusturago guztiak. Gorputzeko hotza kentzeko txokolate beroa edan zuten elkartean, eta ondoren, berriro jolasera. Gauean afari goxoa izan zuten, eta gehienak mozorrotuta agertu ziren.