Badatoz Inauteriak!

Mirari Altube Arrese 2006ko ots. 24a, 13:47
Bihar, zapatua, ospatuko dituzte gatzagarrek Inauteriak. Jantzi mozorroa aldean eta hotzari aurre eginez jai giroa izango dute nagusi.

Gatzagarrek dagoeneko gertu daukate mozorroa, eta Udalak ere gertu dauka Inauteri-zapaturako egitaraua. Arratsaldean umeak izango dira protagonista, 17:00etatik 19:00etara bitartean Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideak izango dituzte lagun: jolasak eta tailerrak antolatuko dizkiete. Hoztuta geratu direnak berotzeko, ostera, txokolate goxoa eskainiko dute.

Gau partean afaria egingo dute, 21:30ean izango da Garro jauregian. Sarrerako jakiak –txorizoa, urdaiazpikoa eta bestelakoak– eta bildotsa izango dituzte elkartzen direnek, eta afal ostea Kuluska taldeak girotuko die. Mozorroa aldean eta jai giroa inguruan, ezin galdu Inauteriak Gatzagan; Eugenio Otsoa bera ere Poloniatik etorri da urtero legez herritarrekin egotera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak