Lehenengo lore eskaintza egin zuten Dorletako Amaren santutegian. Jarraian, argazkiak atera zituzten herriko plazan, eta azkenik, aurkezpen ekitaldia egin zuten kultura etxean.
Lau taldetan banaturik 36 txirrindularik osatzen dute aurtengoan eskola, tartean bi neska. Errepideko bizikletan infantil-alebinak eta gazteak arituko dira. Mendi bizikletako sailean, berriz, kadeteak eta seniorrak.