Idatzia egingo du Garraio batzordeak Aldundiari emateko

Mirari Altube Arrese 2006ko ots. 10a, 14:48
Joan zen asteko osoko bilkuran esan zioten ezetza garraio zerbitzuari herritarrek, eta orain, idatzi baten bitartez Aldundiari jakinaraziko diote; herritarren sinadurak ere jasoko dituzte.

Idatzia egingo du egunotan Garraio batzordeak herritarrek sina dezaten. Aldundiak jarritako garraio zerbitzuari ezetza emango dion idatzia izango da, eta ondoren alkateari emango diote bitartekari lanak eginez Aldundiko ordezkariari eman diezaion. Hain zuzen joan zen egubakoitzean zen elkartzekoa Joxerra Perez alkatea Kote Olaizola Garraio zuzendariarekin, baina atzeratu egin zuten bilera. Batzordeko kideek, Udalari ere egin gura diote eskaera: argi eta garbi azal dezala bere iritzia.

Garraio zerbitzuaren gaineko iritzia jasotzeko osoko bilkura egin zuen joan zen astean udalbatzarrak. 25 lagunetik gora elkartu ziren, eta oso haserre azaldu ziren guztiak ere. Garraio publikoa eskatu zuten Garraio batzordeko ordezkariek, hau da, Eibar/Gasteiz ibilbidean sartzea eta Eskoriatzara datozen autobusen erdia Gatzagaraino heltzea; baita aste bukaeratako gautxoria ere. Hainbat guraso, gainera, haserre zeuden Almen ikastolara doan autobusean ikasleak ez direnak sartzeko aukera eman dutelako, eta horren aurka egingo dutela jakinarazi zuten. Udalari esan zioten ezetza emateko Aldundiak jarritakoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak