Autobus zerbitzuaren kontua landuko dute osoko bilkuran otsailaren 2an

Bihar, otsailak 2, osoko bilkura egingo du Gatzagako Udalak, 18:30ean. Landuko dituzten puntuen artean jarri berri duten autobus zerbitzuaren kontua dago. Horregatik Garraio komisioak herritar guztiei egin die dei osoko bilkuran ager daitezen.

Astelehenean jarri zuten abian autobus zerbitzua. Gatzagan zegoen hutsunea eskolako autobusaren eta taxi-busaren artean betetzea erabaki zuen Diputazioak, eta Udalak ezer ez izatea baino hobe zela iritzi zion. Herritarrak, baina, ez daude batere gustura zerbitzuarekin eta Garraio batzordea sortu dute. Astelehenean bertan egin zuten batzarra zerbitzua baloratzeko, eta guztiz ezkor azaldu ziren: "Herritarren eskaera ez dute inondik inora aintzat hartu, eta jarri dutena jartzeko hobe zuten ezer ez eskaintzea” aipatu zuten batzarrean izan ziren kideek.

Hala, bihar, otsailak 2, osoko bilkura egingo du Udalak, eta gai zerrendan garraioaren auzia daukate. Garraio batzordeko kideek herritarrei eskatu diete osoko bilkuran agertu eta iritzia emateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.