Gatzagarrek lehenago izan zuten zerbitzuarekin alderatuta, berritasuna da oraingoan taxi-busak ordutegi zehatza izango duela. Hala ere, Diputazioak ez ditu aintzat hartu azkeneko hilabeteotan herritarrek egin dituzten hainbat eskaera. Batetik, asteburuetan ez da autobus zerbitzurik egongo, eta Arlabango gainera joateko ere ez dute autobusik jarriko. Hala, Gasteizera joan gura duenak Eskoriatzara egin beharko du lehenengo.
Prezioak
Autobus zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek bidaia bakoitzeko euro bat ordaindu beharko dute. Baina, 10 bidaiako tiketa erostearren %20 deskontuak izango dituzte, eta erretiratuek %50eko deskontua. Momentuz, Gatzagako udaletxean egongo dira tiketak salgai.