Koldo Azkoitiak baiezkoa emango balu, ordutegiak, zenbat autobus, tiketak... Udalak egun gutxi izango lituzke dena gertatzeko. Esandako moduan, bihar konfirmatuko dugu autobusak astelehenean bertan hasiko ote diren gora eta behera. Erantzuna ezezkoa bada, alkateak eskatuko dio Koldo Azkoitiari egun zehatz bat jartzeko. Kontuak kontu, argi dagoena da horrenbeste urte zerbitzu publikoa eskatzen ibili eta gero gatzagarrek lortu dutela lehenengo helburua. Ikusteko dagoena da zelako zerbitzua izango den.