Maiatzaren 31n hasiko da Euskal Bizikleta, eta ekainaren 2an iritsiko da Degaboienera. Egun horretan lasterkariek Ispasterren hasiko dute etapa, eta Gatzagan amaituko da, ibarreko hainbat herritatik igaro eta gero. Eta, hurrengo eguneko etapa ere herrian hasiko da. Horren guztiaren gaineko aurkezpen ekitaldia egingo dute gaur Gatzagan.