Saharako haurrendako jostailu bilketa Labidean

Goiena.net 2005eko abenduaren 16a

Erakutsi diezaiogun Olentzerori Saharako bidea lelopean, Labidea dendan Saharako gaztetxoendako jostailuak batzen hasi dira. Horrekin batera, Gurasoen Elkarteak gertu dauka Gabonetarako egitaraua.

Olentzero dagoeneko iritsi da Gatzagara, baina ez opariak ekartzera, jasotzera baizik. Labidea dendan egingo ditu hainbat egun herritarren jostailuak jasotzen. Gatzagako gaztetxoenek badakite aurten opari berriak jasotzeko etxean lekua egin behar dutela, eta Olentzerok jasoko dituela erabiltzen ez dituzten jostailu horiek, Saharara eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak