Maiatzean jarri zuten kutxazaina udaletxeko hormetako batean, eta bazirudien egun batetik besterako kontua izango zela martxan jartzea. Bada, abenduan zazpi hilabete egingo ditu kutxazainak udaletxean dirurik eman barik.
"Telefonicak denbora luzea behar izan du antena jartzeko. Orain, antena badago, baina beste norbaitek etorri behar du hori martxan jartzera", azaldu du Joxerra Perezek, Leintz Gatzagako alkateak.