Domekako San Milixan ferian, besteak beste, Garesetik ekarritako piperrak erreko dituzte

Xabier Urtzelai 2005ko aza. 11a, 13:01
Domekan hamahiru urte egingo ditu gatzagarrek San Milixanetan antolatzen duten artisau feriak. Aurten ere hamabost artisauk jarriko dute postua; gehienak pilotalekuan, baina nafarrek kanpoan erreko dituzte piperrak.contributors:

Izan ere, hori da aurtengo berritasunetako bat, Garesetik (Puente la Reina) etorriko diren Tomas Latasa eta beste lau lagun piper erreak egiten ibiliko dira-eta, arkupeetan.

Gainerako hamalau postuak pilotaleku barruan jarriko dituzte. Piper erre usaiak girotuko du plaza, baina horrekin batera beste hainbat eskaintza izango dira. Felix Ajuriak eramango du gazta, Mañeko baserrikoek egingo dute artisau gozogintza, eta Gatzagako Sorginen eskutik egongo da talo eta ardo onena.

Baina dena ez da jateko izango. Carmen Bollar izango da euskal buztingintza erakusten, eta Maika Herasek eramango du kosmetika naturala. Horiekin batera, zilarrezko bitxiak, oihal zatiekin egindako lanak, ezpelarekin egindako lanak, artoarekin egindako alfonbrak, torneaketa eta beste hainbat produktu eta lanbide egongo dira erakusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak