Gatzagako Udala Euskaltelekin batzartuko da astelehenean, WiMax sistemaren gainean berba egiteko. Horri esker, Interneten abiadura handiagoan nabigatu ahal izango dute gatzagarrek.contributors:
Bi mila biztanle baino gutxiago dituen herrietan, Internet erabiltzeko WiMax sistema erabiltzen hasi dira. Horrek orain arteko RDSI sistema ordezkatuko du, herrietara gaitzagoa izango da-eta zuntz optikoa eramatea. Hala, Itelazpi enpresak Murugainen jarri duen antenarekin gatzagarrek sistema hori erabili ahal izango dute. Horren gainean egingo dute berba Udaleko ordezkariek eta Euskaltelekoek astelehenean.