Eguazten goizean izan ginen Marisa gainean dauden postuetan, eta ordurako lehenengo ehiza-postuan zeuden Patxi eta Inazio Alonso anaiek 40-50 uso zituzten harrapatuta. Ehizaren gorabeheren gainean berbetan egoteaz gain, hegaztien gripearen gainean ere galdetu genien; Europako hainbat lekutan debekatu egin dute-eta ehiza. Horren gainean informazio gutxi dagoela esan digute, eta ehiza denboraldia erditik mozteko interes gutxi egongo dela. Horren berri gehiago, egubakoitzeko Urlatik-en.