Tolosarrak, diapositiba emanaldiaren bitartez erakutsiko ditu azkeneko 20 urteotan egin dituen bidaiak. Josuk eman dizkigu azalpenak: Gaztetan furgoneta bat erosi genuen, eta konturatu ginen etxea geurekin eramanez gero merke bidaiatzeko aukera zegoela. Eta, orain dela 20 urte autobus bat hartu, prestatu, eta harekin hasi ginen bidaiatzen. Autobus bat baino gehiago behar izan dute, baina, Ameriketan eta Afrikan egin dituzten bidaiak egiteko: Azken 20 urte horien gaineko kontakizuna egingo dugu Gatzagako diapositiba emanaldian.