Museoa irekita, eta herriko lanak hastear

Xabier Urtzelai 2005eko urriaren 13a

Hainbat egunez itxita egon eta gero, aste barruan ireki dute Gatz Museoa. Sabaiko egurra tratatzeko lanean ibili dira, egurrean sitsa zegoen-eta.contributors:

Lanok joan den astean amaitu zituzten, baina badaezpada asteburuan ere itxita egon da museoa, egurrari emandako produktuek jendeari kalte ez egiteko.

Eta, saneamenduko obren gainean esan, AIKIA eraikuntza enpresakoak gaur hasiko direla herri barruan lanak egiten. Orain arte goiko zelaian eta errepidean ibili dira lanean, eta orain hasiko dira herrian dauden hodi zaharrak kendu eta berriak jartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak