Eta ez izena emateko bakarrik, bizikleta martxa hasi aurretik apur bat berotzea ere komeni da-eta; gainera, hasierako kilometroak aldapa gorakoak izango dira. Irteeran esku hartzeko nagusiek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta gazteek 6 euro.
Parte-hartzaileendako kamisetak, Landan egingo duten hamaiketakoa, proba eta geroko luntxa, hainbat produkturen zozketa... Hori guztia eta gehiago egongo da domekan Gatzagan. Gainera, badirudi eguraldiak lagundu egin behar duela.