Diputaziotik inongo erantzunik jaso ez dutenez, gatzagarrak aspertu dira gora begira egoteaz, eta euren arazoa konpontzeko instituzioetatik ezer gutxi espero dutenez, dagoeneko hasi dira pentsatzen zelan egin protesta.
Egin beharreko mobilizazioak zehazteko elkartuko dira Gatzagako Udaleko, GURELeko, Erretiratuen taldeko, Sorginen taldeko eta Toki Eder elkarteko ordezkariak.