Euskal Bizikletari baietza eman dio Dorletako Ama ziklismo taldeak

Gura baino gorabehera gehiago izan badituzte ere, azkenean konfirmatu dute datorren urtean Gatzagan amaituko dutela Euskal Bizikletako etapa bat, eta hurrengo egunekoa hasi.

Pro Tour-ek kalte egin die Euskal Bizikleta moduko itzuli txikiei, eta Dorletako Amakoek entzun zutenean ETBk ez zuela lasterketa telebistan eskainiko, gatzagarrek atzera egin zuten. Orain, baina, badirudi gauzak bere onera itzuli direla, eta proba hori Gatzagara ekarriko dutela.

"Hanka-sartzea egin dugu"

Euskal Bizikleta alde batera utzita, joan den egubakoitzean ere nahigabe galanta hartu zuten Dorletako Amako Elkartekoek. Alberto Altuberekin izan gara berbetan: “Hogeita lau ziklista baino ez ziren etorri Gatzagako lasterketara, eta hortxe guk egin dugu hanka-sartzea. Goierriko itzulia zegoela ikusita, on beharrez aldatu genuen lasterketa egubakoitzera. Gainera, herriko jaien barruan jartzeko aukera geneukan, eta hori guztia kontuan izanda hartu genuen erabakia. Gero konturatu ginen, baina, egubakoitza Gipuzkoan bakarrik zela jai eguna, eta ziklista askok lan egin beharko zuela egun horretan. Hori, baina, ez genuen lehenago pentsatu, eta hortxe egin genuen kale”.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.