Alkateak eman digu horren berri: Behin mendi batek su hartu zuen, eta suhiltzaileen kamioiak zailtasun handiak izan zituen herri barrura sartzeko. Horrekin batera, ura hartzerako orduan ere, ur-harguneak oso presio txikia zuen. Ur-hargune berriak jartzearekin batera, hodi berriak ere sartuko dituzte, baina lanak ez dira hor bukatuko: Errepidea zabaldu gura dugu, eta horretarako, behetik gora eginez gero, eskuinaldean dagoen horma botako dugu. Errepide zati berriak hainbat erabilpen izan ditzake. Herrirako sarrera hobetzea izan daiteke bat, baina autobus geltokia da herritarrek gura dutena.